Giza Eskubideen Zinemaldiaren Gazte Epaimahaian izena emateko epea ireki da

Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 29-(e)an

Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren (apirilaren 19tik 26ra) Gazte Epaimahaian parte hartzeko izena emateko epea ireki da. Datorren martxoaren 17ra arte, aipatutako Epaimahai horretan parte hartzeko interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek Zinemaldiaren Web-gunean oinarriak aurkitu eta izena emateko aukera izango dute: www.cineyderechoshumanos.com.

Gazte Epaimahaiak Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatutako Film Labur Onenari Saria ematen dio. 2006tik gaur arte, Film Laburren Sail Ofiziala lehiatsua bilakatu da, eta, aurreko edizioen antzera, gazteak izango dira filmak ebaluatuko dituztenak, zinema-kalitateari eta giza eskubideen inguruko sentsibilizaziorako duten gaitasunari erreparatuz. Aurreko edizioan 122 gaztek parte hartu zuten gazte epaimahaian. Eta irabazlea Paul Urkijo euskaldunaren Los monstruos no existen (2012) izan zen.

 

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea