Zinema saioak ikasleentzat Giza Eskubideen XI. Zinemaldian

Herensugeak

Asteartea, 2013(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an

Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren jardueren artean, Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, eta Donostia Kulturak film sorta baten emanaldia antolatu dute. Luzemetrai hauek Donostiako ikastetxeetako haur eta gazteei zuzenduak daude, eta goizeko saioetan proiektatuko dira.

Pelikula sorta hau apirilaren 22tik 26ra proiektatuko da. Proposamen honen helburua giza eskubideen inguruan haur eta gazteak sentsibilizatzea eta haien artean gai honi buruzko hausnarketa eta kontzientziazioa bultzatzea da. Horretarako antolatu diren saioetan film hauek proiektatuko dira: Herensugeak – Haritzaren bihotza (2012), Ricardo Ramon eta Angel Izquierdoren animazio filma euskaraz; Koruko mutilak (Les choristes, 2004) Christophe Barratier-ena euskaraz; eta azkenik Srđan Dragojević-en Desfilea (The Parade, 2011) bertsio originala serbioz eta euskaraz azpititulatua aurkeztuko da.

Herensugeak – Haritzaren bihotza pelikula 2013ko Goya sarietako finalistetako bat izan zen, Animazio Film Onenaren hautagaitzan hain zuzen. Abenturazko pelikula bat da, 6 eta 9 urte bitarteko gazteei zuzendua, eta klima aldaketek dakarten ondorioei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Ingurugiro osasuntsu baten aldeko eskubideaz gain, beste gai batzuk ere tratatuko dira, esaterako Koruko mutilak pelikulak balioetan oinarritutako hezkuntza lantzen du, eta 10 eta 13 urte bitarteko ikasleentzat zuzendua dago.

Bestalde, Desfilea luzemetraian pertsona homosexualen eskubideei buruzko gaia jorratzen da (13 urtetik gorako ikasleentzat). Pelikula hau amaitzean, Gehituko kideek LGTB (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexual) taldeen eskubideei buruzko solasaldi bat dinamizatuko dute.

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea