Goran Paskaljević-en “When Day Breaks” filmak inauguratuko du Giza Eskubideen XI. Zinemaldia apirilaren 19an

When Day Breaks

Astelehena, 2013(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an

Goran Paskaljević zuzendari serbiarraren When Day Breaks azken filma izango da ikusgai datorren apirilaren 19an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian.

Paskaljević zuzendariaren film batek Zinemaldia inauguratzen duen bigarren aldia izango da, izan ere, 2010ean Honeymoons (2009) filmak inauguratu zuen. Ekitaldi hartan, Zinemaldiaren Saria jaso zuen giza eskubideen alde egindako ibilbide profesionala zein pertsonala saritzeko.

Azken hiru hamarkadetako zinema europarraren egile garrantzitsuenetako bat da zuzendari serbiarra, eta 30 dokumental inguru eta fikziozko 15 film luze –besteak beste, Someone Else's America (1995), Cabaret Balkan (1998) eta Optimisti (2006)– egin ditu; mundu osoan parte hartu eta sariak jaso ditu lan horiekin. Bere obraren bidez izugarri lotzen zaio bizi den munduko errealitateari, eta Paskaljevic egungo gizarteari, gerrari, immigrazioari, xenofobiari... buruz mintzo da bere pelikuletan. Gai horiek bere filmografia osoan aurki daitezke.

Informazio gehiago: www.cineyderechoshumanos.com

2023 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea