Astelehena, 2013(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an
Orreaga Filmak ekoiztetxeko Alardearen seme-alabak eta Moriarti Produkzioak-eko El método Arrieta dokumental gipuzkoarrak apirilaren 19tik 26ra bitarte ospatuko den XI. Giza Eskubideen Zinemaldian emango dira lehen aldiz.
Alardearen seme-alabak filmak, Jone Karres eta Eneko Olasagastik zuzendua, Irun eta Hondarribiko alardeetan emakumearen parte-hartzeaz jarduten du eta baita horrek sortutako sentimendu eta eztabaidaz.
El método Arrieta, Jorge Gil Munárrizen lana, Lourdes eta Mentxu ahizpen historia kontatzen du eta elkarren artean komunikatzeko asmatu zuten metodoaz.
Informazio gehiago: www.cineyderechoshumanos.com