Etxebizitza eskubidearen aldeko argazki akzio tailerra

argazKITon

Asteazkena, 2013(e)ko apirila(r)en 03-(e)an

Etxebizitza eskubidearen aldeko argazki akzio tailerra antolatuko du Kaleratzeak Stop Gipuzkoa plataformak. Oriana Eliçabek emango duen tailerra apirilaren 12tik 14ra egingo da, Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan.

Etxe Kaleratzeak – Stop Desahucios Gipuzkoa kolektiboak antolatutako tailer hau Giza Eskubideen Zinemaldiaren programaren barruan antolatu da, argazkigintza baliabide lagungarria baita etxebizitza eskubidearen alde egiteko; Euskadi, espainiar Estatuan eta munduko beste leku askotan egunero urratzen den oinarrizko eskubidea.

Enmedio kolektiboko kide den Oriana Eliçabek emango duen tailer honek, teoria eta praktika uztartuko ditu eta ezagupen eta esperientzia batzuk partekatzea du helburu, lanabes edo tresna KIT baliagarri gisa.

Informazio gehiago eta inskripzioa: stopdesahucios.plazan.net

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea