Giza Eskubideen Zinemaldiak apirilaren 19an ekingo dio XI. edizioari

Astelehena, 2013(e)ko apirila(r)en 08-(e)an

Goran Paskaljević zuzendari serbiarraren When Day Breaks azken filma izango da ikusgai datorren apirilaren 19an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian. Donostiako Udalak antolatzen du Zinemaldia, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta Donostia Kulturaren bidez. Andrés Wood zuzendariaren Violeta se fue a los cielos (2011) film txiletarrak itxiko du, bestalde.

25 film luzek, 16 film laburrek, 3 erakusketak eta beste jarduera batzuek osatzen dute apirilaren 19tik 26ra izango den Zinemaldiaren programazioa.

Badago 21,60€ko abonua Victoria Eugeniako saio guztiak. Apirilaren 8 asteartetik aurrera jarriko dira salgai, Victoria Eugeniako leihatilan bakarrik.

Sarrerak egun berean jarriko dira salgai, 4,10€ren truke. Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan edo Servikutxa eta Internet bidez erosi ahal izango dira.

Informazio gehiago: Giza Eskubideen XI. Zinemaldia

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea