Giza Eskubideen XI. Zinemaldia: Informazio bulegoa

Astelehena, 2013(e)ko apirila(r)en 15-(e)an

Datorren apirilaren 19tik 26ra Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Udalak Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta Donostia Kulturaren bidez antolatzen duen Giza Eskubideen XI. Zinemaldia ospatuko da. Data horietan, Vitoria Eugenia Antzokiko informazio bulegoan, Zinemaldiaren programazioa, katalogoa eta beste informazioaz gain, ekitaldian parte hartzen duten entitateen informazioa eta material didaktikoa ere eskuragarri egongo da.

Parte hartzaileak

Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldian parte hartzen duten eta giza eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeak ondorengoak dira: Mexikoko Giza Eskubideen Akademia, Nantesko Espainiar Zinemaldia, Bake Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea, Errefuxiatuei buruzko Nazio Batuen Goi Mandataria (ACNUR), Amnesty International, Errefuxiatuen Aldeko Espainiako Batzordea (CEAR), Gipuzkoako Garapenerako GKEen Koordinakundea, Gehitu, SOS Arrazakeria, UNESCO eta UNICEF. Hauek guztiak giza eskubideen defentsarekin konprometitua daude.

Victoria Eugenia Antzokiko informazio bulegoan apirilaren 19tik 26ra bitartean, erakunde hauen informazioa, aldizkariak, material didaktikoa, liburuxkak etab. eskuragarri egongo dira. Halaber, erakundeek giza eskubideen defentsan egiten duten lanaren spotak, bideoak edota kanpainak ere ikusi ahal izango dira.

Erakusketa

Espazio honetan baita ere, Giza Eskubidearen Zinemaldiaren eta Donostiako Bigarren Mendeurrenaren 1813-2013 baitan sartzen den Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen Margolanen 9. Ekitaldia erakusketa hiritar guztiei irekita egongo da. Erakusketa hau, 6 eta 16 urte bitarteko haurren 3.000 marrazkik baino gehiagok osatzen dute eta Donostiako suntsiketa, sutea eta berreraikitzea irudikatzen dute.

Informazio gehiago: Giza Eskubideen XI. Zinemaldia

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea