Erakusketa: "200 urte geroago"

Osteguna, 2013(e)ko apirila(r)en 18-(e)an

Donostiaren bilakaerari buruzko proposamen sortzailea hiria suntsitu eta berreraikitzearen Bigarren Mendeurrenean Ernest Lluch Kultur Etxean.

1813-2013 Bigarren Mendeurrena oroitzeko laugarren mugarria gure hiriko gazte eta haurren adierazpen artistikoa da apirilean.

Herritarrek aukera izango dute gazteek hainbat alderdiren inguruan zer ikuspegi duten jakiteko; besteak beste, gazteen iritziz zein diren azken 200 urteotako gertakaririk nabarmenenak ezagutu ahal izango dute eta gazteek hiria eta bertako herritarrak nola irudikatzen dituzten grafikoki ikusteko aukera izango dute.

Izan ere, Ceinpro Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasle eta irakasleek bat egin dute hiriaren berreraikitzearen Bigarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin, 200 urte geroago erakusketa - instalazioa eginez.

Erakusketa hori Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiko jarduera paralelo gisa aurkezten da, Donostiako Udalak Giza Eskubideen Arloaren eta Donostia Kulturaren bidez antolatuta. Erakusketa antolatzen parte hartzen duen Ernest Lluch kultur etxeko erakusketa-aretoan egongo da ikusgai ekainaren 8ra arte.

Ceinproko ikasleek eduki sinboliko biziko erakusketa grafiko eta ikus-entzunezkoa egin dute oraingoan, eta, horren bidez, gorazarre egin nahi izan diete 200 urteotan, hiria erre eta suntsitutakoan biziberritu zenetik orain arte, hiria eraiki duten gizon-emakumeei. Erakusketaren erronka da Bigarren mendeurrenaren ospakizunaren lau helburuei oso modu pertsonalean erantzutea: hiria aditzera ematea, gogoratzea, omentzea eta eraikitzen jarraitzea.

Informazio gehiago: Giza Eskubideen XI. Zinemaldia

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea