Ibon Casas-en "rock itsuak" argira atera du erretinosi pigmentarioa Giza Eskubideen XI. Zinemaldian

Ibon Casas

Igandea, 2013(e)ko apirila(r)en 21-(e)an

Bihar, apirilak 22, Ibon Casasek bere proiektu soziala, DameTVision, aurkeztuko du. 19:00etan izango da Victoria Eugenia Antzokian, Giza Eskubideen XI. Zinemaldian.

Aurkezpenean, rockero donostiarra buru duen proiektu sozialaren teaser-a ikusi ahal izango da. Helburu nagusiak: blind rock-a bultzatu ("rock itsua"), nahi izanez gero posible dela erakutsi eta erretinosi pigmentarioaren aurka borrokatu. Ibonek berak ikusmenaren gaixotasun hau sufritzen du, kasu guztietan itsutasunean amaitzen den eritasuna.

Ibon Casasek ikus-entzunezko proiektu bat zuzentzen du eta ikusmen urritasuna duenez, nahi duen orori "bere begiak uzteko" eskatzen dio, horrelako proiektu bat zuzentzen duen ikusmen urriko lehenengo pertsona izanik. Lanaren izenburua Apaga la luz y verás izango da, zazpi fasetan dago banaturik eta une honetan bigarrenean ari dira lanean, filmarentzat gidoi bila. Lanari buruzko informazio osoa www.dameTVision.com webgunean da.

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea