Turkia. Zuzendaria: Reis Çelik. Ekoizpena: Anil Çelik, Mevlut Akkaya / KAZ Film Production. Gidoia: Reis Çelik. Argazkia: Gökhan Tiryaki. Muntaketa: Reis Çelik. Aktoreak: Ilyas Salman, Dilan Aksüt, Mayşeker Yücel, Sabri Tutal, Sercan Demirkaya. Iraupena: 91 min
HIZKUNTZA: turkiera / AZPITITULOAK: gaztelania, ingelesa
Senargaiak 60 urte ditu, bere bizitzako urte luzeak igaro ditu espetxean eta ezkontzeko zaharregia dela dirudi. Ezkontza, berez, aurkako bi talde boteretsuk antolatu dute, elkarren arteko liskarrak bertan behera gera daitezen, jada odol gehiegi isuri baita. Emaztegaia, aurpegia belo gorri baten atzean ezkutatuta duela, eztei-logelan senargaiaren zain dago beldurrez. Kaleko zaratak isildu egin dira atea ixterakoan. Senargaia eta emaztegaia bakarrik daude. Senargaiak bere oparia emango dio emaztegaiari, emaztegaiak hankak ohetik zintzilika dituela, lurrera iristeko laburregiak baitira. Pixkanaka aurpegia erakutsiko du emaztegaiak. Belo azpian 14 urteko neskato baten aurpegia ikus daiteke.