LORE (2012)

Lore

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Larunbata, 2013(e)ko apirilak 20 / 22:30

4,10 € (Sarreren salmenta)

Gerra eta haurren eskubideak

Australia-Alemania. Zuzendaritza: Cate Shortland. Ekoizpena: Karsten Stöter, Liz Watts, Paul Welsh, Benny Drechsel / Roh Film, Porchlight Films, Edge City Films. Gidoia: Cate Shortland, Robin Mukherjee. Argazkia: Adam Arkapaw. Musika: Max Richter. Muntaketa: Veronika Jenet. Aktoreak: Saskia Rosendahl, Kai Malina, Nele Trebs, Ursina Lardi, André Frid. Iraupena: 109 min

HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULOAK: gaztelania

Alemania, 1945. Amaitu da gerra. Ume talde batek suntsitutako herrialdea zeharkatzeko asmoa du, iparrera 900 kilometrora bizi den amonarekin elkartzeko asmoz. Haurren arteko zaharrenak, Lorek, bere lau anaien ardura hartuko du soldadu tropa aliatuek bere guraso naziak harrapatu ondoren. Guztiek elkarrekin bidaia bat abiatuko dute, errealitatearen eta euren gurasoen ekintzen ondorioen berri emango diena. Baina bidean Thomas, errefuxiatu judu gaztea, misteriotsua eta karismatikoa ezagutuko du eta bere mundua sentimendu kontraesankorrez betetzen dela ohartuko da Lore. Alde batetik, gaztearekiko sentitzen duen beldurrak geldiaraziko du, baina, bestetik, irakatsi diotenen arabera, bere ustezko etsaia den pertsonarengan konfidantza izan behar du bizirauteko.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea