LIBRE TE QUIERO (2012)

Libre te quiero

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Igandea, 2013(e)ko apirilak 21 / 19:00

4,10 € (Sarreren salmenta)

Ekintza kolektiboa eta espazio politiko berriak

Espainia. Zuzendaritza: Basilio Martín Patino. Ekoizpena: La Linterna Mágica. Argazkia: Alfonso Parra. Musika: Amancio Prada (Libre te quiero). Muntaketa: Jorge Lacaci, Adoración G. Elipe. Iraupena: 60 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Salamancako zinemagile beteranoak –Nueve cartas a Berta (1966), Queridísimos verdugos (1973), La seducción del caos (1991), Octavia (2002)–, oraingoan, estilo berri bat hautatu du, inpresionista eta dokumental hutsa lortzeko ahaleginetatik hurbil dagoena, eta, horrela, irudiek beraiek azalpenak eman ditzaten utzi du, iruzkinik, kameran elkarrizketarik edo azalpenak emateko inolako off-eko testurik gabe. Filma Puerta del Solen dauden manifestariak elkartzeko unean abiatzen da. Manifestariak batukaden eta kantu herrikoien erritmora iristen direla erakusten du, mugimenduaren ezaugarri bilakatuko diren leloak oihukatzen dituztela. Jarraian, Sol kanpalekua eraikitzeko unea ikus daiteke, nolabaiteko hiri paraleloa, autoantolatua eta biltzar bidez funtzionatzen duena; bertan, egin beharreko lanak demokratikoki banatzen dira, bakoitzak bere ezagutza eta lana eskaintzen du eta ahal duen moduan parte hartzen du. Antolakuntza hurbileko auzo eta hirietara ere hedatzen da. Laster, Espainiako txoko guztietatik etorritako mugimenduko ordezkariak iristen hasiko dira.

SOLASALDIA: Basilio Martín Patino (zuzendaria), Margarita Padilla (Acampada Sol)

2019 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea