Energia nuklearraren arrikuak eta eragina
Japonia. Zuzendaritza: Atsushi Funahashi. Ekoizpena: Yoshiko Hashimoto / Big River Films, Documentary Japan. Argazkia: Atsushi Funahashi, Yutaka Yamazaki. Musika: Haruyuki Suzuki, Ryuichi Sakamoto. Muntaketa: Atsushi Funahashi. Iraupena: 96 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Fukushima Daiichi zentralean 2011ko martxoaren 11n gertatutako istripu nuklearraren ostean, Futaba barrutiko biztanleen erbesteari buruzko dokumentala da. Lurrikararen eta erreaktore batean izandako lehen leherketaren ondoren, Japoniako agintariek “esklusio eremutzat” jo zuten Futaba eta 1.400 biztanle 250 kilometrora kokatutako eskola batera eraman zituzten. Hurrengo hilabeetan bertan sartuta egon ziren, egoera zenbat denboran luzatuko zen jakin gabe, euren etorkizunaren berri izan gabe eta euren etxeetara itzultzeko ametsetan.
Energia nuklearrari eta haren kostuei buruzko hausnarketa, abiapuntutzat Fukushima Daiichiko hondamendia eta pertsona talde baten bizitzetan izandako eragina hartuta.