Estatu Batuak-Erresuma Batua-Alemania. Zuzendaria: Werner Herzog. Ekoizpena: Erik Nelson / Creative Differences, Skellig Rock, Spring Films, Werner Herzog Film. Argazkia: Peter Zeitlinger. Musika: Mark Degli Antoni. Muntaketa: Joe Bini. Iraupena: 105 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULOAK: gaztelania
Grizzly Man (2005), Encounters at the End of the World (2007) eta Cave of Forgotten Dreams (2010) zuzendu ondoren, Werner Herzog zinemagileak heriotzaren itxarongelan dauden bi preso izango ditu protagonista bere dokumental berrian: Michael Perry (filmako elkarrizketa egin eta zortzi egunera hil zuten) eta Jason Burkett, hilketa hirukoitz batengatik kondenatutakoak biak. Herzogen eskutik, giza arimaren amildegirantz doan bidaia da film hau, eta zinemagilea Perry eta Burketten senideekin eta biktimen senideekin, zigor-sistema estatubatuarrarekin elkartuko da, eta honako hau ondorioztatuko du: “Errugabeak hil dituztenaren argudioa aurkeztea bigarren mailakoa da, nire iritziz. Estatu batek ezin du, inolako egoeratan, inolako arrazoi argudiatuta inor hil. Istorioaren amaiera”.