ALARDEAREN SEME-ALABAK (2013)

Alardearen seme-alabak

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Asteartea, 2013(e)ko apirilak 23 / 19:00

4,10 € (Sarreren salmenta)

Emakumeek Alardeetan berdintasunez parte hartzeko eskubidea

Euskadi. Zuzendaritza: Jone Karres, Eneko Olasagasti. Ekoizpena: Joseba Garmendia / Orreaga Filmak. Gidoia: Eneko Olasagasti. Argazkia: Pablo Astrain. Musika: Javier Asín. Muntaketa: Asier Pujol. Iraupena: 75 min

HIZKUNTZA: euskara, gaztelania, ingelesa / AZPITITULUAK: euskara, gaztelania

Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten parte-hartzeari buruzko dokumentala; parte-hartze horrek eragindako sentimenduak eta eztabaida aztertzen ditu. Bi herrietako festak egun bat besterik ez du irauten. Egun oso bat da istorio hau kontatzeko baliatzen den egitura. Lehen zatian, Alardea hasieratik zer den jasotzen du, bere historia, eszenaratzea, egitura, ezaugarriak. Bigarren zatiak gatazkaren hasiera eta lehen urteetan, 90eko hamarkadan, izan zuen garapena kontatzen du. Hirugarren zatia, aldiz, gaur egunean kokatzen da, 2011 eta 2012 urteetan, eta festaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzen du. Euren bizipenak, sentsazioak eta pentsamoldeak azaltzen dituzten bi herrietako pertsonai desberdinen bidez egin da kontakizuna.

SOLASALDIA: Jone Karres eta Eneko Olasagasti (zuzendariak), Xabier Kerexeta (Irungo Alardezaleak), Ixabel Alkain

2025 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea