Zentsurarik gabe Interneten partekatzeko eskubidea
Suitza. Zuzendaritza: Barbara Miller. Ekoizlea: Philip Delaquis / Das Kollektiv für audiovisuelle Werke Gidoia: Barbara Miller. Argazkia: Peter Indergand. Musika: Marcel Vaid. Iraupena: 96 min
HIZKUNTZA: gaztelania, ingelesa, txinera, persiera, frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Haien ahotsak ezabatu, debekatu eta zentsuratu egiten dira. Baina Yoani Sánchez, Zeng Jinyan eta Farnaz Seifi blogari ospetsuek euren lanarekin dihardute, eta argitaratzen jarraitu ahal izateko Kuban, Txinan eta Iranen dituzten zailtasun ugariei aurre egiten diete. Sare sozialak, YouTube eta sare osoa dira gertatzen ari dena kontatzeko erabiltzen dituzten bideak, hots, euren herrialdeetatik sortzen den informazio ofizialetik ihes eginez munduarekin komunikatzeko topatu duten bidea.
Haiekin bat egin du Barbara Millerrek, eguneroko lanean zein milioika jarraitzaileri euren lurraldeetan, agintarien oposizioa izanda ere, gertatzen ari dena kontatzen jarraitzeko borrokan.
SOLASALDIA: Barbara Miller (zuzendaria)