THE RUNNER (2012)

The Runner

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Osteguna, 2013(e)ko apirilak 25 / 16:30

4,10 € (Sarreren salmenta)

Saharako herriaren erresistentzia

Erresuma Batua-Irlanda-Frantzia. Zuzendaria: Saeed Taji Farouky. Ekoizpena: Elhum Shakerifar / Tourist With a Typewriter, Underground Films, Les FIlms du Balibari. Argazkia: Saeed Taji Farouky. Musika: Joe Lewis. Muntaketa: Emiliano Battista. Iraupena: 97 min

HIZKUNTZA: arabiera / SUBTÍTULOS: gaztelania, ingelesa

Film hau erresistentziari buruzkoa da. Distantzia luzeko lasterkari baten istorioa kontatzen du, eta hark egindako bidaiak nazio askapenerako mugimenduaren sinbolo bilakatu zuen. Salah Ameidanek bere bizitza, karrera, familia eta herritartasuna arriskuan jarriko ditu existitzen ez den herrialde bat ordezkatzean. Mendebaldeko Saharakoa da, 1975az geroztik Marokoren okupazioaren mende dagoena.

Salah Saharan hazi zen. 14 urte zituela, Marokoko atletismo taldean sartzera behartu zuten mehatxupean. Herrialdeko kros txapelduna eta Afrikako txapeldunordea izan zen hiru alditan. 2003an, ordea, Frantzian lasterketa bat irabazi ostean, Mendebaldeko Saharako bandera zeramala iritsi zen helmugara. Une horretan erabat aldatu zen bere bizitza.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea