Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria

2007an eman zen lehen aldiz Giza Eskubideen Zinemaldia Saria, zinean dihardutenei giza eskubideen alde egin duten lana eta hartua duten konpromisoa aintzatesten duena. Urte hartan Pilar Bardem antzezleari eman zitzaion saria, giza eskubideak, demokrazia eta bakea defendatzen egin duen ibilbideagatik, eta kausa eta kolektibo kalteberenen alde erakutsi izan duen elkartasunagatik eta egin izan duen lanagatik.

Harrezkero, hauek izan dira saritutakoak: Elías Querejeta produktorea, José Luis Borau zinegilea, Goran Paskaljević zuzendari serbiarra, Kim Longinotto dokumental egile britainiarra, Iciar Bollain aktore eta zuzendari madrildarra eta Patricio Guzmán dokumental egilea. Haiek guztiak aspalditik ari dira zinearen alorrean giza eskubideak defendatzen.

2013

Zinema dokumentalik zinemarik gabeko herrialdea, argazki-albumik ez duen familia bat bezalakoa da

Patricio Guzmán: Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria 2013 PATRICIO GUZMÁN azken berrogei urteotako munduko dokumental egile handienetakoa da. Txileko historia berriaren kronista –Salvador Allendek boterea hartu eta gaur egunera artekoa–, 1941ean jaio zen Santiagon eta Madrilgo Zinematografiako Eskola Ofizialean egin zituen ikasketak. 1973an, kronista La batalla de Chile bost orduko dokumentala filmatu zuen, Allenderen gobernuaren amaierari buruzkoa. Estatu kolpearen ostean, fusilatzeko mehatxua egin zioten eta bi astez inkomunikatuta egon zen Estadio Nazionalean. 1973ko azaroan utzi zuen herrialdea. Kuban, Espainian eta Frantzian bizi zen, eta mundu osoko zinemaldietan erakutsitako dokumentalak egin zituen: En nombre de Dios (1987), La cruz del sur (1992), Pueblo en vilo (1995), Chile, la memoria obstinada (1997), Isla de Robinson Crusoe (1999), El caso Pinochet (2001), Madrid (2002), Mon Jules Verne (2005) eta Salvador Allende (2004). Nostalgia de la luz zuzendu zuen 2010ean, hain zuzen ere, zinemaldi honetan Film Luze Onenari Amnesty Internationalen saria irabazi zuena. Irakasle gisa, zinema dokumentalari buruzko eskolak ematen ditu Europan eta Latinoamerikan. Santiagoko Dokumentalen Zinemaldiaren (FIDOCS) sortzaile eta zuzendaria da. Frantzian bizi da.

2012iciar bollain
Iciar Bollain
2011kim longinotto
Kim Longinotto
2010goran paskaljevic
Goran Paskaljević
2009josé luis borau
José Luis Borau
2008elías querejeta
Elías Querejeta
2007pilar bardem
Pilar Bardem

 

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea