Ernest Lluch K. E.
apirilak 12: 19:00 – 21:00
apirilak 13: 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00
Urgulleko Guardetxea
apirilak 14: 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00
“Gipuzkoako Etxe Kaleratzeak – Stop Desahucios kolektiboak, tailer hau Giza Eskubideen Zinemaldian sartu beharreko jarduera gisa proposatu dugu; tailer honetan, argazkia etxebizitzarako eskubidearen –Euskadin, Estatu espainolean eta munduko beste leku askotan eginero urratzen ari den oinarrizko eskubidea– aldeko borrokaren tresna aliatua izango da".
Enmedio kolektiboko kide Oriana Eliçabek emango du tailer teoriko-praktiko hau, eta zenbait ezagutza eta praktika, tresna multzo moduan, partekatzea du helburu. Argazkilaritza irudiaz haratagoko komunikazio bitarteko gisa erabiltzeari buruz ariko dira tailerrean, argazkia eta espazioa pertsonak interpelatuko dituen batasun gisa ulertuta, hots, kolektiboki gizarteari dagokion espazioan esku hartzeko modu gisa.
Informazio gehiago eta inskripzioa: http://stopdesahucios.plazan.net
Emakumeen Etxea
apirilak 15-18: 15:00 – 20:00
Ganora Filmak elkarteak, halaber, Nire belaunaldia izeneko Minutuaren Bideoa Edizio Tailerra antolatu du; Amal Ramsis dokumentalista egiptoarrak emango du Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan. Tailerra 2013ko apirilaren 15 eta 18a bitartean izango da, Emakumeen Etxean. 20 orduko mintegia izango da, 5 orduko 4 saiotan banatuta, eta doakoa izango da.
Munduko edozein lekutako emakumeei zuzendua dago, ikus-entzunezko alorreko emakume ez-profesionalei, edozein adin, lanbide eta herrialdetakoei, lehentasunez 18 urtetik gorakoei. Tailer horretan bideo bat egingo da, emakumeek ikus-entzunezko errealizazioaren oinarriak ezagutu ditzaten, eta, tailerraren praktika gisa, ezagutza horiek minutu bateko iraupena duten 20 film labur sortzeko aplika ditzaten. Aurtengo gaia Nire belaunaldia izango da. Tailerra Entre Cineastas proiektuaren barruan kokatzen da, Kláketa Arabe Egiptoko ekoiztetxeak Drac Magic taldearen laguntzaz sortutakoa.
Bukaera: apirilak 19 / 16:30 / Kaxilda liburudenda
Informazio gehiago eta inskripzioa: www.ganorafilmak.com