Haur eta gazte saioak

Herensugeak – Haritzaren bihotza (2012)

Herensugeak – Haritzaren bihotzaIngurumen osasuntsua izateko eskubidea

Espainia. Zuzendaritza: Ricardo Ramón, Ángel Izquierdo. Ekoizpena: Dibulitoon Studio, Milímetros. Gidoia: Antonio Zurera. Argazkia: Ángel Izquierdo. Muntaketa: Dibulitoon Studio. Musika: Emilio Alquezar. Iraupena: 72 min

Europaren sustrairik sakonenak Erdi Aroraino iristen dira, eta orduko mito eta elezaharretan dautza gure amets gehienak. Fantasiaz blai dagoen iturri horri darion ur freskoak asetzen digu istorio-egarria, ur gardeneko osin horretatik edaten du gure irudimen-nahiak, hortxe pausatzen da gure kultur tradizio joria. Herensugeak istorioaren erroak Europako herri guztietara hedatzen dira. Unibertso magiko horretan bizi dira herensugeak, lamiak, intxixuak eta gure mitologia osatzen duten beste izaki miragarri asko eta asko. Edertasunez eta fantasiaz beteriko mundu magiko hori umeengandik hurbil dagoelako, umeek biziki maite dute, eta haiexei zuzentzen zaie.

 

Koruko mutilak (2004)

Koruko mutilakBalioetan oinarritutako hezkuntza izateko eskubidea

Frantzia-Suitza. Zuzendaritza: Christophe Barratier. Ekoizpena: Jacques Perrin, Arthur Cohn, Nicolas Mauvernay / Galatée Films, Pathé Renn Production, France 2 Cinéma, Novo Arturo Films, Vega Films. Gidoia: Christophe Barratier. Argazkia: Carlo Varini, Dominique Gentil. Muntaketa: Yves Deschamps. Musika: Bruno Coulais. Aktoreak: Gérard Jugnot, François Berléand, Kad Merad, Jean-Paul Bonnaire, Marie Bunel. Iraupena: 95 min

1949an, Clément Mathieu, langabezian dagoen musika irakaslea, adingabeak berrezteko barnetegi batean zaindari gisa hasiko da lanean. Rachin zuzendariaren hezkuntza sistema bereziki zapaltzailea da eta ez du ikasle gatazkatsuen gainean agintaritza izatea lortzen. Mathieu berak ere Rachinen metodoen aurrean barruan nolabaiteko asaldatzea sentitzen du, harriduraren eta mutikoekiko errukiaren arteko nahasketa. Haiengana hurbiltzeko saiakerak egiten hasiko da eta musikak ikasleen interesa izugarri erakartzen duela ohartuko da. Beraz, kantuaren magia ezagutarazteko zereginari ekingo dio, eta horrela, haien bizitzak eraldatuko ditu betirako.

 

Parada / The Parade (2012)

Parada / The ParadeLesbiana, gay, bisexual eta transexualen (LGTB) eskubideak

Serbia-Kroazia-Eslovenia-Mazedonia. Zuzendaritza: Srđjan Dragojević. Ekoizpena: Biljana Prvanović, Srđjan Dragojević / Delirium Films, Mainframe Production, Sektor Film, Forum Film Ljubljana, Film & Music Entertainment, Film Studio Viba Film, RTV Slovenia, PRVA Srpska Televizija. Gidoia: Srđjan Dragojević. Argazkia: Dušan Joksimović. Muntaketa: Petar Marković. Musika: Igor Perović. Aktoreak: Nikola Kojo, Miloš Samolov, Hristina Popović, Goran Jevtić, Goran Navojec, Toni Mihailovski. Iraupena: 116 min

Radmilo eta Mirko gay bikote gaztea dira eta munduko ehunka txokotan erabat zoriontsu izango lirateke... ez, ordea, Serbian. Diskrezioz bizitzen saiatzen dira, herrialdeko gehiengoaren gehiegikeriak jasanez. Mirkok aurten “harrotasunaren desfile” bat antolatu nahi du baina oso zaila dirudi, 2001ean egindako azken saiakera odoletan blai amaitu baitzen. Eta egoerak ez du hobera egin orain, desfilea egitekotan, talde neonazi eta nazionalistek beste sarraski bat gertatuko dela mehatxu egin baitute. Egoerak bueltarik ez duela dirudi, baina kasualitatez Lemonekin, bertako ganster batekin, eta haren andregai Pearlekin egingo dute topo. Gerrako beteranoa, nazionalista eta homofoboa da, borroka-arteetan aditua eta segurtasun enpresa baten jabea; paradoxikoki, baliteke Lemon izatea ekitaldia gauzatzeko azken aukera.

2021 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea