Filmak inskribatzeko azkeneko eguna otsailaren 15a izango da. Beraz, egun hori baino lehenago frankeatuta egon behar du bidalketak. Hautaketarako, filmaren kopia bat bidali behar da DVDn (bai PAL formatuan bai NTSC formatuan), baita inskripzio formularioaren kopia inprimatua ere. Mesedez, ziurtatu diskoak behar bezala funtzionatzen duela eta bidaltzeko garaian ondo babestuta dagoela. Bidalitako kopiak ez dira itzuliko.
DVD diskoetan datu hauek agertu behar dira idatzita
Bidalketa nazioartekoa baldin bada komeni da enbalajean hau idatzita agertzea: “Balio komertzialik gabea, kultur erabilerarako bakarrik”.
Film luzetzat hartzen dira, gure zinemaldian hautatzeko aurkeztu badira, 30 minutu edo gehiago irauten dutenak. 30 minutu edo gutxiago irauten duten film laburren lehiaketan inskribatzeko sartu webgune honetan: www.shortfilmdepot.com.
Informazio zehatzagoa lortzeko, deskargatu oinarriak: Film luzeen lehiaketaren oinarriak