Osasun publikoari lotutako afera izan beharko litzatekeena, legaltasun eta justizia penaleko afera gisa tratatzen da AEBetan eta milioi askoko negozio kopuruak mugitzen ditu: bilioi bat dolarretik gorako inbertsioa eta droga delituen ondoriozko 45 milioi atxiloketa baino gehiago azken 40 urteotan. Ikuspuntu horren ondorioz, munduko kartzelari handiena bilakatu dira AEB, eta biztanle bakoitzeko duten preso kopurua lurreko beste edozein nazioak duena baino handiagoa da. Gobernua buru duen “drogen aurkako gerra” bere mugetatik kanpo ere, herrialde ekoizleetan, aritzen da. Horretarako, mertzenarioak enplegatzen dituzten enpresa pribatuei ematen zaie lan “zikina”, eta, zenbait ahots kritikoren arabera, horien taktikak kontrol publiko eta politikotik at daude.
AEBetan drogaren aurkako borrokaren negozioak pertsona ahulenak baliatzearen bidez funtzionatzen du, izan ere, pertsona askorentzat droga da langabeziaren eta estaldura sozialen gabeziaren aurrean diru-sarrerak lortzeko bide bakarra. Gurpil zoro bat da, drogen munduaren eta justizia penalaren munduaren artean dabilena, eta arraza eta gizarte-klaseei lotuta dago, betiere oinarrian kapitalismo neoliberala dagoela.
Film: The House I Live In