Gatazken inguruko elkarpuntuak eta kontraesanak

Aurrez aurre dauden bandoetako pertsonak sarritan ez dira jabetzen bata eta bestearen bizitzak eta sufrimenduak oso antzekoak izan daitezkeela. Filmako zuzendariak, gai honekiko sentiberatasuna adieraziz, argazki-esperientzia bat burutu zuen Hebron eta Zisjordanian. Horrela, banatzen zituen harresiaren alde banatan, metro gutxira, bizi ziren bi familiari –palestinarra, bata, eta israeldarra, bestea– argazki-kamera bana eman zien euren egunerokoaren argazkiak atera zitzaten. Ondoren, kontrako lurraldean bizi zen familiari erakutsi zizkion erreportajeak. Bi aldeak beste familia hurbilekoa eta ezaguna atzemateagatik harrituta agertu ziren; alde “etsaia” ulertzeko zuten modua aldatu zuen honek.

Arteak min ematen digun egoera bati heltzen lagun dezakeela erakusten du adibide honek. Hain zuzen ere, errealitateen jabe egin eta ikuspegi pertsonala eskaintzeko aukera ematen du arteak. Absurdoa ikuspegi humano eta irrigarri batetik erakusten du film honek. Horrela, zerri batek “bakearen usoaren” papera betetzen du. Eta, hain zuzen ere, zerriarekiko mespretxuak lotzen ditu bi lurralde horiek film honetan; aldi berean, bi aldeek animalia horrek ekar diezaiekeenaren inguruko interesa dute.

Film: Le cochon de Gaza

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea