Japonian, AEB eta Frantziaren atzetik erreaktore kopuru handiena duen munduko hirugarren herrialdean, instalazio nuklearrak ez ziren Tokio bezalako energia kontsumitzaile metropoli handietatik hurbil eraiki, hain aberatsak ez ziren hirietan baizik. 60ko hamarkadan, tokiko gobernuek ustez instalazio nuklearren segurtasuna bermatzen zuten argudioak itsu-itsuan onartu zituzten, diru-laguntzek eta garapen ekonomikoaren ereduak liluratuta.
Fukushiman 2011ko lurrikarak eta tsunamiak eragindako istripuaren ostean, energia nuklearraren arriskuei, eraginkortasunari, mendekotasunari eta desorekei buruzko eztabaida areagotu egin da Europan, energia berriztagarrien garapenaren aurrean. Eredu energetiko baten zein bestearen kostu eta inbertsioen amortizazioari buruzko irizpide ekonomizistez haratago, tragediak argi eta garbi utzi du nuklearrek eta horien toxikotasun ratioek osasunean eta ingurumenean duten eragina, milaka urtetan luzatzen dena. Gainera, egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat horren kostua ez da inolako kontu-balantzetan neurtzen.
Film: Nuclear Nation