Naziek Serbian egindako okupazioaren baitan, agintari berriek ghetto judu bat –Judenlager Semlin izenekoa– sortu zuten egungo Belgraderen erdi-erdian kokatzen dena gaur egun. Europako kanpaleku handiena izan zen eta bertan egin ziren lehen hilketa masiboak, Alemaniako administrazioaren eta Berlingo Gobernuaren laguntzaz. Serbiako Gobernu laguntzaileak izan zuen plangintza, atxiloketak eta deportazioak egiteko ardura. Serbia jada judenfrei zela, hots, judurik ez zuen Europako lehen herrialdea, jakinarazi zitzaion Berlini 1942an.
Holokaustoaren historian kanpaleku judu hura leku adierazgarritzat jotzen dute historialariek. Hala ere, plaka xume bat izan ezik, ez du beste aipamenik jaso.
Egia bilatzea eta biktimak aitortzea ezinbestekoa da gatazkak errepika ez daitezen, eta ordaina eta justizia egin daitezen.
Film: When Day Breaks