Heriotza-zigorra

Heriotza-zigorra giza eskubideen erabateko ukapena da. Ustez “justiziaren” izenean inposatzen den zigor anker, krudel eta iraingarri honek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak aldarrikatutako bizitzarako oinarrizko eskubidea urratzen du. Heriotza-zigorraren aurka borrokatzen duten nazioarteko erakundeek, Amnesty Internationalek esaterako, jardun horiek kasu guztietan inolako salbuespenik gabe bertan behera gera daitezen eskatzen dute, delitua edozein motakoa izanda edo/eta kondenatutako pertsonaren bizitzarekin amaitzeko estatuek erabilitako metodoa edozein izanda ere.

2011n, Amerikako kontinentean soilik Estatu Batuetan egin ziren exekuzioak, 43 guztira, eta heriotza-zigorra mantentzen duten 34 estatuetatik 13tan egin ziren. 2011n, oraindik ere munduko 57 herrialdetan heriotza-zigorra aplikatzen zuten. Amnesty Internationalek emandako datuen arabera, urte horretan hildako hiru pertsona gutxienez 18 urtetik beherakoak ziren.

Film: Into the Abyss

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea