Indarkeriazko gatazken ostean lortu nahi diren adiskidetzea eta normalizazioa ezin ditu aldeetako batek modu artifizialean inposatu, adostasunik gabe eta aurretiaz elkarrizketa prozesurik izan gabe. Esperientziak agerian utzi duenez, horrela izatekotan, “itxiera faltsua” gertatzeko arriskua dago, eta berriz ere indarkeriazko jardunak edo hastapeneko gatazkaren agertoki antzekoak sor daitezke. Gainera, egiturazko desorekek eta justiziarik ezak –politikoak, sozialak, botereari lotutakoak, legeari lotutakoak eta ekonomikoak– bere horretan jarraituz gero, zaila da prozesu horiek arrakasta izatea.
Adiskidetze prozesuetan badira bestelako ikuspuntu osagarriak. Batzuk “goitik behera” funtzionatzen dute: Aljeriaren kasua da. Estatuak, “adostasun zibileko” politikaren bidez, odol deliturik ez zuten islamiarrei amnistia eskaini zien 1999an. Hala ere, amnistia ez zen osoa izan, “damututakoek” ez baitute onartzen ez dituzten gizartean lekurik aurkitzen. “Goitik beherako” beste ikuspuntu batzuek gatazka batek eragindako pertsonek esparru komunitarioan parte hartzeko inplikazioa sustatzen dute, eta pertsonen arteko eta taldeko harremanak berreraiki daitezen lan egiten dute.
Film: El taaib / Le repenti