Indarkeriarik gabeko erresistentzia modu desberdinen bidez eman da ezagutzera Saharako gatazka, eta Europako iritzi publikoaren babesak jaso dira, egoera ikusarazteko ezohiko espazioak baliatuta. Frantziak saharar ugari hartu ditu bere herrialdean, Salah Amaidan lasterkaria esaterako, eta horiek guztiek asiloa bilatu dute erresistentzia modu desberdinen ondorioz jasaten dituzten errepresalien beldurrez.
Frantziak giza eskubideen aldeko kultura zabala du. Frantziako herritarrak, oro har, Saharako herriaren autodeterminazio eskubidearen alde daude eta horren aurrean sentiberak dira. Hala ere, Frantziako gobernu desberdinek parte-hartze handia izan dute herri honek jasaten dituen urraketetan. Zoritxarrez, 35 urtetik gorako gatazkaren ostean, Frantziako herrialdeak beto eskubidea erabiltzen jarraitzen du Segurtasun Kontseiluan, hain zuzen ere, Marokori herri sahararra Mendebaldeko Saharako lurraldean –1975az estrategikoki okupatutakoa– menderatzen eta zapaltzen jarraitzea ahalbidetzen diona.
Egoera honek sekulako kontraesana adierazten du eta Saharako herriak Frantziarekin “amodio eta gorroto” harreman bat izatea eragiten du.
Film: The Runner