Herrien memoria babesteko eskubidea

"Gaur egungo munduak erdietsitako zerbait da memoria, giza eskubideak bezalaxe –orain 40 urte ezagutu ere ez ziren egiten–, emakumearen eskubideak edo sexu askatasuna eta homosexualen eskubideak bezala. Ekologiaz ere ez zen mintzatzen. Memoria nazismoaz geroztik sortutako kontzeptua da. Memoria ez da moda kontu bat eta gure artean geratuko da betirako. Memoriarik gabeko herriek ez dute etorkizunik. Txilek trantsizio demokratikoa lortu du, egonkortasun ekonomiko nahikoa du, zenbait erakunde berrezarri egin dira, baina memoriari bizkar ematen dio oraindik, Espainian bezala. Nola da posible oraindik hemen egotea 90 urteko emakumeak haien senideentzat hilobi bat aldarrikatzen?

Ez diot sekula Allenderekin bizi izan genuen zoriontasun kolektiboa maitatzeari utziko; herri osoa irten zen kalera lehen aldiz bizitzan, pobreek hiriaren erdigunea hartu zuten eta musika eta topaketekin ospatu zuten sekula inork amestuko ez lukeen arrakasta. Egoera hura maitemintze kolektiboa izan zen, legezko mugimendua, armarik gabe, guztiz neurri gabeko Estatu kolpe batek zapuztutakoa. Armada oso baten boterea, iparramerikarren laguntza ekonomikoarekin, erori zitzaigun gainera eta Latinoamerikako demokrazia luzeena suntsitu zuen".

Patricio Guzmán

Film: Chile, la memoria obstinada, Chile, una galaxia de problemas

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea