Donostiarrok harriz harri

Okendo Plaza / apirilak 20-21
Ordutegia: 11:00 – 13:00 / 17:00 – 19:00

Donostiarrok harriz harriDonostiarrok harriz harri jokoaren lehen partida erraldoia eta parte-hartzailea izango da Okendo plazan; joko kooperatibo berri hau 1813-2013 Bigarren Mendeurreneko jardueren harira sortu da.

Donostiarrok harriz harri mahai-jolasa da, eta parte-hartzaileen elkartasunean zein guztion ahaleginean oinarritzen da. 1813ko eraso eta erretzearen ondorengo Donostia erakusten du taulak. Sarraskiaren lau lekukok (bi emakumek eta bi gizonek) bat egingo dute jokoan, helburu bera lortu asmoz: hiria berreraikitzea.

Apirilaren 20 eta 21ean taula eta fitxa erraldoiak jarriko dira Okendo plazan, parte hartu nahi duen orok orain 200 urteko biktimen tokian jarri eta hiria errautsetatik eta suntsiketatik eraikitzeko.

2019 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea