Filmazpit

Lilya Forever (2002)

lilyaAIETE K. E. / APIRILAK 16 / 19:00

Suedia-Danimarka. Zuzendaritza: Lukas Moodysson. Ekoizpena: Lars Jönsson / Memfis Film, Det Danske Filminstitut, Film i Väst, Nordisk Film & TV Fond, Svenska Filminstitutet (SFI), Sveriges Television (SVT), Zentropa Entertainments. Gidoia: Lukas Moodysson. Argazkia: Ulf Brantås. Musika: Nathan Larson. Muntaketa: Michal Leszczylowski, Oleg Morgunov, Bernhard Winkler. Aktoreak:Oksana Akinsjina, Artiom Bogutjarskij, Ljubov Agapova, Lilija Sjinkarjova, Elina Benenson. Iraupena: 109 min

Lilya 16 urteko neska da. Haren lagun bakarra Volodja izeneko haurra da. Estoniako herri txiki eta pobre batean bizi dira bizitza hobeago batekin amets egiten. Itxaropen izpi bat pizten da Lilya-k Andrej ezagutu eta maitemintzen denean. Andrej-k Suediara gonbidatu egiten du Lilya bizitza berri bat hasteko asmoz.

 

Le jour où Dieu est parti on voyage (2009)

jourOKENDO K. E. / APIRILAK 22 / 19:00

Frantzia-Belgika. Zuzendaritza: Philippe Van Leeuw. Ekoizpena: Patrick Quinet, Toussaint Tiendrebeogo / Les Films du Mogho, Artémis Productions, Liaison Cinématographique, Minds Meet. Gidoia: Philippe Van Leeuw. Argazkia: Marc Koninckx. Musika: Annonciata Kalamiza. Muntaketa: Andrée Davanture. Aktoreak: Ruth Nirere (Shanel), Afazali Dewaele. Iraupena: 94 min

Ruanda, 1994ko apirila. Genozidioaren lehenengo egunetan, Mendebaldarrek herrialdetik ihes egin zuten. Ebakuazioa baino lehen, belgikar familia batek teilatupean ezkutatuta utzi du Jacqueline neskamea eta, hartara, bizitza salbatu du. Egun batzuk ezkutatuta eman ondoren, herrixkara umeen bila joatea erabaki du. Han ikusiko du herrialdean benetan zer gertatu den eta toki guztietatik inguratuta daukan izugarrikerian murgilduko da.

 

Murderball (2005)

murderballLUGARITZ K. E. / APIRILAK 24 / 19:00

Estatu Batuak. Zuzendaritza: Henry-Alex Rubin, Dana Adam Shapiro. Ekoizpena: Jeffrey Mandel, Dana Adam Shapiro / Think Film, A&E Indie Films, Eat Film. Argazkia: Henry-Alex Rubin. Musika: Jamie Saft. Muntaketa: Geoffrey Richman, Conor O'Neill. Iraupena: 88 min

Doku-fikzio bat da, rugby jokalari paraplegikoek osatutako goi-lehiaketako taldeari buruzkoa. Gizon horiek gurpil-aulki batean bizitzera behartu dituen istripuren bat edo gaixotasunen bat izan dute kasu gehienetan. Partiduetan eta Atenasko Para-Olinpiadetarako prestaketan izan gara haiekin batera... Baina pelikulak haien bizitza, haien eguneroko bizitza nolakoa den erakusten digu gainera. Bizkar-hezurra apurtuta dute, beren bizitza ez, ordea. Bizitzen, maitemintzen, maitatzen, seme-alabak izaten... jarraitzen dute. Ezinduta egon arren, bizimodu arrunta eta betea eramaten jarraitzen dutela erakutsi nahi digutelako.

 

My Neighbor My Killer (2009)

ngighborTOMASENE K. E. / APIRILAK 29 / 19:00

Estatu Batuak. Zuzendaritza: Anne Aghion. Ekoizpena: Anne Aghion / Gacaca Productions. Argazkia: James Kakwerere, Linette Frewin, Claire Bailly du Bois, Mathieu Hagnery. Muntaketa: Nadia Ben Rachid. Iraupena: 76 min

Barka al ditzakezu zure familia sarraskitu duten pertsonak? 1994an, Ruandako ehun eta milaka hutu herrialdeko tutsi-gutxiengoa hiltzera xaxatu zituzten. Hiriburutik herri txikienetara, tokiko "jende-andanek" bizitza osoko adiskideak eta senitartekoak erail zituzten, gehienetan matxete eta asmatutako armen bidez. 2001ean, Gobernuak "Gacaca Auzitegi" direlakoak eratu zituen, aire zabalean egitekoak; bertan, herritarrek bizilagunak epaituko zituzten nazioa berreraikitzeko ahaleginean. Berradiskidetze-esperimentu horretan, genozida aitortuak etxera bidaltzen zituzten kartzelatik, eta bizirik zirauten traumatizatuei barkatzeko eta pareko atean bizitzen jarraitzeko eskatzen zieten. Anne Aghionek ia hamarkada batez jarraitu ditu Gacaca Auzitegi horien bilakaerak, baita biziraun dutenetan eta hiltzaileen baitan izandako eragina ere.

 

Cirkus Columbia (2010)

cirkusINTXAURRONDO K. E. / APIRILAK 30 / 19:00

Frantzia-Bosnia/Herzegovina-Erresuma Batua-Alemania-Eslovenia-Belgika. Zuzendaritza: Danis Tanović. Ekoizpena: Cedomir Kolar, Amra Baksić, Marc Bachet, Mirsad Purivatra, Cat Villiers, Dunja Klemenc, Gerhard Meixner, Roman Paul, Marion Hänsel, Miroslav Mogorovi / 2006, A.S.A.P. Films, Autonomous, Studio Maj, Razor Film, Man's Films Production, Art & Popcorn. Gidoia: Danis Tanović, Ivica Dikić. Argazkia: Walther Van den Ende. Musika: Max Richter, Stéphane Moucha. Muntaketa: Petar Marković. Aktoreak: Miki Manojlović, Mira Furlan, Boris Ler, Jelena Stupljanin. Iraupena: 113 min

Bosnia-Herzegovina, 1991. Komunistek boterea galdu dute eta Divko Buntic hazi izan zen herrira itzuli da bere familiaren etxea erreklamatzera. 20 urtez Alemanian atzerriratuta egon ondoren, bere luxuzko Mercedes autoan agertu da Divko, neska-lagun Azra gaztearekin, Bonny zorioneko katu beltzarekin eta poltsikoak marko alemanez beteta dituela. Divko bere emazte Lucijarengandik bananduta dago, eta hark etxea utzarazteko erabiliko ditu duen dirua eta harremanak, baina ahalegin guztiak ere egingo ditu bere seme Martinekin berriro elkartzeko. Herriko jende gehienak itxuraz ez ditu istilu politikoen zurrumurruak aintzat hartzen: Kroaziak independentzia lortu du, jugoslaviar guztiak jarreraren bat hartu beharrean daude eta serbiarrak hasiak dira Dubrovnik bonbardatzen.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea