Ahalduntzea eta sexuaren merkataritza

Luze eta sutsuki eztabaidatu da sexuaren merkataritzan edota lanean jardutea erregulatu behar den lanbide edo aukera den, edo, aitzitik, ezabatu eta jazarri beharreko jarduera ote den, pertsonen salerosketaren biktima diren edo baliabide ekonomikorik ez duten eta diruaren truke sexua eskaintzera behartuta dauden emakumeak, batez ere, burutzen dutelako.

Eztabaida hori alde batera utzita, emakumeak ahalduntzea –bereziki ahulenak eta aukera gutxien dituztenak– funtsezkoa da ere, esplotazioak eta segurtasun-ezak munduko emakume asko bazterketara eta, batzuetan, heriotzara eramaten dituen esparru honetan.

Hortaz, prostituzioa deitu ohi den horretan aritzen diren emakumeei eta gizonei –euren borondatez edo behartuta– prebentzioa, laguntza eta babesa eskaintzen dieten, eta haiek integratzeko eta ahalduntzeko lanean ere jarduten duten elkarteak daude.

Informazioa, pertsonen gaitasunen garapena eta autoestimua funtsezkoak dira gizon eta emakume horiek bide hau aukeratu edo baztertu ahal izateko eta, hala badagokio, gizartean jasaten dituzten bazterketa eta mespretxuei aurre egiteko.

Film: Dreamcatcher

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea