Emakume sahararrak: euren lekua berreskuratzen

Emakume sahararrek funtsezko zeregina izan dute eta ardatz nagusia izaten jarraitzen dute gizarte sahararrean, errefuxiatuen kanpamenduen antolakuntzan eta lapurtu dizkieten eskubideak berreskuratzeko herri honek daraman borrokan. Hala, Espainiako Emakume Sahararren Elkarteak adierazitakoaren arabera, euren estatus juridikoa eta politikoa, eta gizartean duten posizioa eta aitorpena, inguruko beste herrialdeetan baino hobeak dira. Historikoki, euren kulturaren izaera nomadak gizonek errespetatutako estatus soziala eman zien. Gizonak ez zeudenez, emakumeak arduratu ziren produkzio eta antolakuntza lanez, familiaren heziketaz, kulturaz eta gizarte-harremanez. Kolonialismoak, ordea, sedentarismoa eta landa-exodoa sustatu zituen, emakumeen papera etxeko esparrura mugatuz.

Beranduago, Marokoren okupazioaren ondoren, eta gerraren ondorioz gizonak bertan ez zeudenez, emakumeak arduratu ziren kanpamenduetan bizitza antolatzeaz, eraikitzeaz eta administratzeaz, kulturalki gizonezkoei zegozkien lanak eta paperak betez. Gizonak itzuli zirenean, bi sexuek berriro ere espazioak partekatu zituzten, eta emakumeek erabakitzeko ahalmena eta boterea galdu zituzten.

Gaur egun, emakume sahararrak ahalduntze-prozesu batean murgilduak daude, eta aukeraberdintasunean aurrera egiteko lanean dihardute.

Film: Coría y el mar

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea