Pertsonen salerosketa ia munduko herrialde guztietan egiten da, 2014ko NBEaren txosten baten arabera. 2.000 milioi pertsona baino gehiago babesik gabe daude, Nazio Batuen pertsonen salerosketaren aurkako protokoloa kontuan hartzen badugu.
“Esklabotza modernotzat” jotzen den honek eskubide guztiak kentzen zaizkien gizakien salerosketa dakar. Diru-kopuru izugarriak mugitzen dituen “negozioa” da. Hiru biktimetatik bat adingabekoa da, eta eraginpean dauden pertsonen % 70 emakumeak eta neskatxak dira. Kanbodian abusu mota hau oso zabaldua dago, trafikatzaileek engainatutako pertsonek bizi duten zaurgarritasuneko egoera larriaren ondorioz.
Mundu-mailan biktima gehienak sexu-esplotaziorako “erosten” dituzte; % 40, berriz, eraikuntza, etxeko lanak edo ehungintza bezalako esparrutan gatibu-lanak egiteko. Pertsonen salerosketa ere organoak ateratzeko erabiltzen dute. Haurren kasuan, aurretik aipatutako helburu horiei, borroka armatua, bigarren mailako delituak egitea edo eskaletasuna gehitu behar zaizkie.
Oro har, trafikatzaileek esplotatutako pertsonak beste herrialde batzuetara eramaten dituzte, eta herrialde horietan bizi duten legez kanpoko baldintzek bertatik ihes egiteko aukerak asko murrizten dizkiete.
Film: The Storm Makers