Etika profesionala da pertsonek euren lanetan duten jokabidearen eta konpromisoaren oinarria. Hain zuzen ere, berme moral horren ondorioz gizarteak erantzukizun berezia duten profesionalengan jartzen du konfiantza: medikuntza, hezkuntza, informazio, zuzenbide, epailetza eta beste hainbat arlotako langileengan, alegia.
Hala ere, lana kode etikoekin eta pertsonalekin uztartzeko zailtasunak dituzten edo tentsioan jartzen duten oztopoei, lan-baldintza ezegonkorrei, muga pertsonalei eta presioei aurre egin behar diete eguneroko bizitzan.
Etikaren oinarriak zin hipokratikoak markatzen ditu medikuntzaren esparruan. Murrizketek, osasunaren pribatizazioak eta errentagarritasun ekonomikoa bilatzeak arazo larria eragin dezakete kode etikotan oinarritutako lan profesionalaren eta diru irabaziak mugarritzak dituzten interes merkantilisten artean. Hortaz, kalteak ez dira medikuntzaren eta osasunaren arloetan bakarrik gertatzen, kalte horiek profesional guztiek eta, oro har, gizarteak jasaten dituzte.
Film: Hippocrate