Giza eskubideak urratzen dituzten tradizioak

Tradizioak eta ohiturak gordetzea garrantzitsua da kulturen idiosinkrasiarako eta nortasunerako. Baina, zer gertatzen da erabilera edo tradizio horiek pertsonen oinarrizko eskubideak eta askatasunak urratzeko erabiltzen direnean?

Ezkontza behartuetako “emaztegaia bahitzea”, ablazioa edo ohore krimenak ez dira giza eskubideen aurkako –emakumeen eta neskatxen aurkako bereziki– indarkeria matxistaren adibideetako batzuk baizik. Indarkeria horiek tradizioen –eta batzuetan kultur erlatibismoaren– aitzakia erabiltzen dute sexuarrazoiengatik menderatzen eta diskriminatzen duen sistema patriarkala betikotzeko.

Emakumeak beraiek ari dira mota honetako praktiken aurka agertzen eta, arrisku eta errepresalia askori aurre egin behar badiote ere, lortu dute estatu askok euren legeen bitartez debekatzea –formalki bada ere–. Ildo horretatik, NBEak giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeak babestearen aldeko historiako lehen ebazpena onartu zuen 2013ko azaroaren 27an.

Film: Difret

2023 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea