Golfa eta hirigintzako iruzurrak

Golfa gero eta zabalduagoa dagoen kirola den arren –ez da eliteentzako bakarrik–, golf zelaiak eraikitzeak, oro har, ingurumen inpaktu handia eragiten du; are gehiago, hirigintzako proiektu erraldoi bati lotua badago.

Horrela, hainbat ekologista-taldek golf-zelai bat eraikitzeak suposatzen duen monolaborantzak dibertsitate biologikoa suntsitzen duela, eta animalien eta hegaztien migrazio-korridoreak oztopatzen dituela salatu dute. Gainera, mundu guztiak ura eskura ez duen planeta batean, belarra ureztatzeko edo laku artifizialak sortzeko –batez ere zona lehorretan– behar den ur-kontsumo izugarriarekin arretaz ibili behar dela. Bestalde, lur zabalen mantentze-lana egiteko, lurpeko urak kutsa ditzaketen pestizidak eta ongarriak erabililtzen dira.

Kasu askotan zelaien eraikuntza neurriz kanpoko hirigintza-operazio ez iraunkorrekin lotua dago. Zelaiak goi-mailako turismoa erakartzeko erabiltzen dira, haiek eraikitzeak paisaian eta ingurumenean duen eragina kontuan hartu gabe.

Film: A Dangerous Game

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea