Hezkuntza-sisteman metodo berriak erabili behar dira informazioaren eta ezagutzaren gizartearen eskaerei erantzuteko. Langabezia, lana aurkitzeko itxaropen eza eta eskola uztea eguneroko kontua diren ingurune batean ikaslea motibatzea da hezkuntza-sistemaren erronketako bat.
Aurrekontuen murrizketak eta alderdien interesen arabera politikak aldatzea hezkuntzaren kalterako dira.
Testuinguru honetan, ikastetxe asko saiatzen dira gazteen eta haurren gaitasunak elkarlaneko proiektuen bitartez suspertzen. Taldearen kohesioaren, enpatiaren, esperimentazioaren, eta banakako eta taldekako praktikaren bitartez, ikuspegi diferentetatik gaiak aztertzen laguntzen duten esfortzuek, gaitasunek eta trebetasunek bat egiten dute hezkuntza mota honetan. Aldi berean, kultur aniztasunaren eta izaera kritikoaren onurak azpimarratzen saiatzen dira.
Hortaz, eskola magistralak alde batera geratzen dira. Irakasleen papera interaktiboagoa da: enpatia eta asertibitatea oso ezaugarri garrantzitsuak dira eginkizun berri honetan. Bertan, irakasleak ez dira protagonistak, ikaskuntzaren prozesuetan laguntza eskaintzen dutenak baizik.
Film: Les Héritiers