Memoria kolektiboa eta errepresioa

Memoria ezinbestekoa da gure nortasun pertsonala eta kolektiboa eraikitzeko. Hala ere, trauma psikologiko bat bezalako gertakari jakin batzuek amnesia edo emozio-blokeoaren moduko hainbat asaldura eragin ditzakete. Hala, bidegabekeriek, indarkeriak edo botere-gehiegikeriek ez bakarrik gizabanakoaren adimen-osasunean eta osasun fisikoan, baita memoria kolektiboan ere eragiten dute, bereziki gerra- eta errepresio-garaien ondoren.

Esperientzia traumatiko horiek gainditzeko edo bizirauteko, isiltasuna eta iragana alboan utziz aurrera eginez jokatzen da maiz. Talde edo kolektibitate batek bere imajinarioan osatzen dituen iraganaren irudikapenak desitxuratu edo oroitzapenetik ezaba daitezke, eta ondorioz, memoria kolektiboan eragin dezakete. Baina gertakari negatiboak ez dira benetan ahazten, eraginpean dauden pertsonen adimenean behin eta berriro azaleratzen direlako.

Txinako Iraultza Kulturalak (1966-76) asaldura- eta errepresio-garaia ekarri zuen esparru intelektualera eta politikora, eta horrek eragina izan du gizarte txinatarraren memorian.

Film: Coming Home

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea