Neokolonialismoa lankidetzaz mozorrotua

Antzinako kolonia-potentzien eta suspertzen ari diren herrialdeen interes politikoek, ekonomikoek, geoestrategikoek eta kulturalek kolonialismo-modu berri bat ekarri dute, finagoa, baina ondorio berberak dituena: neokolonialismoa.

Herrialde txirotuei miseriatik ateratzen “laguntzeko” aitzakiarekin, antzinako kolonoek –edozein preziotan ekonomikoki hazi nahi duten beste herrialde batzuen laguntzaz– baliabide naturalak eta giza baliabideak ustiatzen, ideologiak eta erlijioak zabaltzen, gobernu ustelak babesten eta, azken batean, enpresaglobalizazioaren arauetan oinarritutako eredu ekonomikoak garatzen jarraitzen dute.

Azken urteetan, Afrikak beste herrialde “laguna” aurkitu du: Txina telekomunikazioak, azpiegiturak, energia, manufakturak, nekazaritza eta finantzak bezalako sektoretan Afrikaren bazkide komertzial nagusi bihurtu da. Hala ere, bertan egiten diren inbertsioen benetako onuradunak elite politikoak eta ekonomikoak direla eta ez herritarrak, salatzen dute azken hauek. Hegoaldeko Sudan da herrialde horietako bat. Indarkeria, malnutrizioa eta ehunka mila errefuxiatu dituen lurralde batean, bertako petrolio-baliabide izugarriek ustelkeria eta botere-borrokak eragiteko balio dute.

Film: We Come As Friends

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea