Lankidetza-modu diferenteak daude. Eta emakumeei esleitzen dizkieten rol patriarkalekin eta herrialdean bertan ohikoak diren lankidetza-metodoekin apurtzea erabaki du Indiako Barefoot College ikastetxeak. Hortaz, ia irakurtzen eta idazten ez dakiten landa inguruneetako emakumeak aukeratzen ditu, eta denbora batez euren komunitateetatik ateratzen ditu, emakume horiei prestakuntza emateko eta errealitate berriak erakusteko helburuarekin. Horretarako, Indiara joaten dira eta, sei hilabetez, munduko hainbat tokitatik etorritako emakumeekin batera bizi dira.
Euren eguneroko ingurunetik milaka kilometrotara, emakume hauek euren buruei eta munduari erakusten diete, ezagutzen ez duten hizkuntza batean, gai direla eguzki-panelak instalatzen eta konpontzen ikasteko, eta ondoren, bakoitza bere komunitatean, “argiaren emakume” edo “argiaren ingeniari” bihurtzeko. Jasotako prestakuntzaren eta bizitako esperientzien bitartez lortutako aldaketaren agenteak dira. Era horretan euren autoestimazioa indartzen dute eta normalean gizonezkoak nagusi diren komunitatea positiboki eraldatzen laguntzen dute.
Munduko biztanleen laurdenak, 1.300 milioi pertsona inguruk alegia, ez du elektrizitaterik. 2008az geroztik Barefoot Collegek mila herritik gorako 450.000 pertsona baino gehiagori energia iraunkorra ekarri dieten emakumeak hezi ditu.
Film: Bring the Sun Home