"Bring the Sun Home" filmak Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Bring the Sun Home

Ostirala, 2015(e)ko apirila(r)en 24-(e)an

Bring the Sun Home (Chiara Andrich, Giovanni Pellegrini; Italia, 2013) filmak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian.

Tonje Hessen Schei-en Drone (Norvegia-Danimarka, 2014) pelikulak Amnesty International erakundeak banatzen duen Film Onenari Saria irabazi du eta Christophe M. Saber zuzendariaren Discipline (Suitza, 2014) film laburrak Gazte Epaimahaiaren Film Labur Onenari Saria, 3000 euroko ordainsaria duena. Gau honetan Victoria Eugenia Antzokian banatuko dira sariak eta ondoren Zinemaldiari amaiera emango zaio Hippocrate (2014) filmaren proiekzioarekin.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea