DREAMCATCHER (2015)

Dreamcatcher

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Ostirala, 2015(e)ko apirilak 17 / 22:30

4,20 € (Sarreren salmenta)

classic

Ahalduntzea eta sexuaren merkataritza

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Kim Longinotto. Ekoizpena: Lisa Stevens, Teddy Leifer / Rise Films, Green Acres Films, Vixen Films. Musika: Stuart Earl. Muntaketa: Ollie Huddleston. Iraupena: 97 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Brenda Myers-Powell 25 urtez “Breezy” izenez ezaguna zen eta bere mundua kontrolatzen zuen; hori da, behintzat, berak uste zuena. Mundu horrek prostituta nerabe drogazale bihurtu zuen. Bezero baten erasoa jasan ondoren, ospitale batean esnatu zen eta bizimoduz aldatzea erabaki zuen. Gaur egun, emakume askorentzako itxaropen-iturri eta oinarri da. Emakume horiek, asko oso gazteak, indarkeria, gehiegikeria eta esplotazioaren espiraletik ihes egin nahi dute. Izan ere, bizimodu horren ondorioz, urtero, milaka emakumek prostituzioan ikusten dute bizirauteko aukera bakarra.

Emakume bikain bati buruz Kim Longinotto-k egindako beste irudikapen bat. Sisters in Law (2005), Pink Saris (2011) edo Salma (2013) filmen egileak 2011n Zinemaldiaren Saria jaso zuen bere lanagatik.

2023 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea