Giza eskubideak urratzen dituzten tradizioak
Etiopia-AEB. Zuzendaritza: Zeresenay Berhane Mehari. Ekoizpena: Mehret Mandefro, Leelai Demoz, Zeresenay Berhane Mehari / Haile – Addis Pictures, Truth Aid Media. Ekoizpen exekutiboa: Angelina Jolie, Julie Mehretu, Jessica Rankin, Francesca Zampi, Lacey Schwartz. Gidoia: Zeresenay Berhane Mehari. Argazkia: Monika Lenczewska. Musika: David Schommer, David Eggar. Muntaketa: Agnieszka Glinska. Aktoreak: Meron Getnet, Tizita Hagere, Haregewine Assefa, Brook Sheferaw, Mekonen Leake. Iraupena: 96 min
HIZKUNTZA: amharera / AZPITITULUAK: gaztelania
Addis Abeba-n, letradu baten laguntza behar duten emakume eta haur txiroei laguntza emateko sare bat sortu du Meaza Ashenafi abokatuak. Poliziaren eta Gobernuaren etengabeko jazarpenari aurre egin behar dio. Hala ere, Hirut 14 urteko neskatxa defendatzera ausartzen da. Eskolatik bueltan bahitu eta bortxatu zuten neska honek, ihes egiteko bere bahitzaileetako bat hil behar izan zuen. Bere buruaren defentsan jardun arren, Hirutek heriotza-zigorra jaso dezake, Etiopia landatarrean telefa edo bahiketa bidezko ezkontzak oraindik onartuta daudelako.
Difret hitzak bi esanahi ditu: Bitxia bada ere, “ausarta” eta “bortxaketa” esanahiak izan ditzake.