WE COME AS FRIENDS (2014)

We Come As Friends

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Larunbata, 2015(e)ko apirilak 18 / 19:00

4,20 € (Sarreren salmenta)

Neokolonialismoa lankidetzaz mozorrotua

Frantzia-Austria. Zuzendaritza: Hubert Sauper. Ekoizpena: Hubert Sauper, Gabriele Kranzelbinder / Adelante Films, KGP (Kranzelbinder Gabriele Production). Gidoia: Hubert Sauper. Argazkia: Hubert Sauper, Barney Broomfiled. Musika: Slim Twig. Muntaketa: Hubert Sauper, Cathie Dambel, Denise Vindevogel. Iraupena: 110 min

HIZKUNTZA: ingelesa, mandarinera, arabiera, toposa, ma’di / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Odisea modernoa, ia zientzia-fikzioko bidaia Afrikaren bihotzera. Sudan, kontinenteko herrialde handiena, bitan banatzen den unean, antzinako patologia “zibilizatzaile” bat azaleratzen da berriro ere, kolonialismoaren eta inperioen talkaren patologia. Aldi berean, lurren eta baliabide naturalen kontura gerra berriak eta odoltsuak (eta sakratuak) hasten dira.

Darwin’s Nightmare (2004) dokumental beldurgarriaren zuzendariak bidaia hau berak eraikitako hegazkin batetik gidatzen du. Ikuslea ustekabeko toki batzuetara eramaten du eta bertan aurkitutako askotariko pertsonaien pentsamenduak eta ametsak kontatzen dizkio. Petrolioaren arloko langile txinatarrak, NBEaren bakegileak, Sudango gerrako nagusiak, Texaseko ebanjelistak... ironiaz nahasten dira dokumental harrigarri eta liluragarri honetan.

SOLASALDIA: Itziar Ruiz-Giménez Arrieta (Grupo de Estudios Africanos UAM), Mbuyi Kabunda Badi (Institut International des Droits de l’Homme – Strasbourg)

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea