IO STO CON LA SPOSA (2014)

Io sto con la sposa

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Asteartea, 2015(e)ko apirilak 21 / 19:00

4,20 € (Sarreren salmenta)

Mugen kontrola: indarkeria modu berriak

Italia. Zuzendaritza: Antonio Augugliaro, Gabriele Del Grande, Khaled Soliman Al Nassiry. Ekoizpena: Dylan Mohan Gray / Gina Films. Gidoia: Antonio Augugliaro, Gabriele Del Grande, Khaled Soliman Al Nassiry. Argazkia: Gianni Bonardi. Musika: Dissòi Lògoi (Tommaso Leddi, Matteo Maltauro, Alberto Morelli, Franco Parravicini, Federico Sanesi), MC Manar, Mosè COV. Muntaketa: Antonio Augugliaro. Iraupena: 98 min

HIZKUNTZA: arabiera, italiera, ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Milanen, poeta palestinar batek eta kazetari italiar batek bost etorkin palestinar eta siriar ezagutzen dituzte. Etorkin horiek, Lampedusan barrena, Italiara heldu dira Siriako gerratik ihes egin ondoren. Gezurrezko ezkontza bat antolatuz etorkin horiei laguntzea (pertsonen trafikoagatik atxilotuak ez izatea espero dute) erabakitzen dute. Emaztegaiz jantzitako gazte palestinar batekin, eta ezkontzako gonbidatu gisa dozena bat lagun italiar eta siriarrekin, Europa erdia gurutzatzen dute lau eguneko eta 3.000 kilometroko bidaia batean.

Bidaia zirraragarri honek ez du helmugaren bila doazen jendeen historiak, ametsak eta itxaropenak bakarrik kontatzen, XXI. mendeko Europaren alderdi ezezagunena ere irudikatzen du.

SOLASALDIA: Antonio Augugliaro (zuzendaria), Tareq Al Jabr (protagonista), Ahmed Abuzubaida (errefuxiatu palestinarra. CEAR)

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea