Esklabotza eta pertsonen salerosketa
Frantzia-Kanbodia. Zuzendaritza: Guillaume Suon. Ekoizpena: Julien Roumy, Rithy Panh / Tipasa Production, Bophana Production, ARTE France, La Lucarne. Gidoia: Guillaume Suon, Phally Ngoeum. Argazkia: Guillaume Suon. Musika: Marc Marder. Muntaketa: Barbara Bossuet. Iraupena: 66 min
HIZKUNTZA: khmerera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Aya esklaboa izan zen. 16 urte zituela, nekazari gazte kanbodiar hau Malaysiako kontratazio-agentzia bati saldu zioten neskame gisa lan egiteko. Bertan jipoitu eta bortxatu egin zuten, bi urtez tratu txarra eman zioten soldatarik jaso gabe. Orain, etxera itzulita, alde egin zuenean bezain pobrea da. Desondratua eta traumatizatua, gizatasunik geratzen al zaio?
Rithy Panh-ek produzitutako dokumental beldurgarri hau Kanbodian gaur egun dagoen esklabotzara hurbiltzen da, Ayaren eta bi pertsona-trafikatzaileren bitartez, bata tokiko erreklutatzailea eta bestea agentzia bateko nagusia. Kanbodian storm makers (“ekaitz-sortzaileak”) deitzen dituzte: “Herri batera heltzen direnean, ekaitzak eta malkoak dakartzate”.