NEGAR FRANKO EGINGO ZUEN AITAK (2014)

Negar franko egingo zuen aitak

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Ostirala, 2015(e)ko apirilak 24 / 16:30

Libre, jarleku guztiak bete arte

Gerra Zibilaren ondoren bizikidetza berreraikitzea

LEHIAKETATIK KANPO

Euskal Herria. Zuzendaritza: Bertha Gaztelumendi. Ekoizpena: Ainhoa Urmeneta / Belharra Produkzioak. Gidoia: Xabier Urmeneta. Argazkia: Marino Pardo. Musika: Luis Camino. Muntaketa: Lander Arregi, Imanol Luke, Marino Pardo. Iraupena: 41 min

HIZKUNTZA: euskara, gaztelania / AZPITITULUAK: gaztelania, euskara

Dokumentalak Gipuzkoako herri txiki bateko (Amasa-Villabona) gerraostea jasotzen du eta bertan “irabazle” eta “galtzaile” gertatu zirenek euren arteko harremanak nola berreraiki zituzten. Narrazioa gertakizun haiek bizi izan zituztenek lehen pertsonan egindako kontakizunen bitartez eta herriko gazteek haiei egindako elkarrizketekin egituratu da. Filmaren xedea oroimena transmititzea eta gertatutakoekin ikastea da.

“Gure lanak, lehendabizi, hain gertakari larriak jasan zituzten, eta horietako askok euren bizitzarekin, kartzelarekin edo erbesteratzearekin ordaindu zituzten, eta ametsak sustraietatik ebakita ikusi zituzten pertsona guztiak omentzeko balio dezan nahi dugu. Justizia, aitorpena eta gutxieneko ordainarekin lotutako betebeharra dela uste dugu”.

SOLASALDIA: Bertha Gaztelumendi (zuzendaria), Amasa-Villabonako hainbat protagonista

2025 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea