apirila(r)en 22-(e)an, 2015 [19:00 h.]
Giza Eskubideen Zinemaldia da Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako programaren proiektu estrategikoetako bat. Bakearen Itsasargiaren programazioa duintasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritzen da, gatazken kudeaketarako giltzarri gisa.
Hori dela eta, aspalditik, baina bereziki 2015. urtean, bi erakunde horiek elkarrekin lan egiten ari dira honako helburu hauek aintzat hartuta: zinemaldiaren europar dimentsioa sendotzea, zinemaldiaren internazionalizazioa sustatzea, eta Europako kulturen eta munduko kulturen arteko elkarrizketa eta elkarrezagutza sustatzea, batik bat gazteen artean.
Argazkia (ezkerretik eskubidea, goitik behera): Ana Garayalde (Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia), Taco Ruighaver (Movies That Matter – Amsterdam), Sabrina Innocenti (Festival del Cinema dei Diritti Umani di Napoli), Maciej Nowicki (Watch Docs – Varsovia), Hana Kulhánková (One World. International Human Rights Documentary Film Festival – Praga), Arrate Velasco (Bakearen Itsasargia – DSS2016EU), Maurizio Del Bufalo (Festival del Cinema dei Diritti Umani di Napoli), Inesa Ariztimuño (Bakearen Itsasargia – DSS2016EU), Josemi Beltrán (Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia)
Prensa: Carlos J. Plaza (639 89 36 74)