2007an eman zen lehen aldiz Giza Eskubideen Zinemaldia Saria, zinean dihardutenei giza eskubideen alde egin duten lana eta hartua duten konpromisoa aintzatesten duena. Urte hartan Pilar Bardem antzezleari eman zitzaion saria, giza eskubideak, demokrazia eta bakea defendatzen egin duen ibilbideagatik, eta kausa eta kolektibo kalteberenen alde erakutsi izan duen elkartasunagatik eta egin izan duen lanagatik.
Harrezkero, hauek izan dira saritutakoak: Elías Querejeta produktorea, José Luis Borau zinegilea, Goran Paskaljević zuzendari serbiarra, Kim Longinotto dokumental egile britainiarra, Iciar Bollain aktore eta zuzendari madrildarra, Patricio Guzmán dokumental egilea, Robert Guédiguian zuzendari frantziarra eta Lourdes Portillo dokumental egilea. Haiek guztiak aspalditik ari dira zinearen alorrean giza eskubideak defendatzen.
2015 |
Lourdes Portillo |
2014 |
Robert Guédiguian |
2013 |
Patricio Guzmán |
2012 |
Iciar Bollain |
2011 |
Kim Longinotto
|
2010 |
Goran Paskaljević |
2009 |
José Luis Borau
|
2008 |
Elías Querejeta |
2007 |
Pilar Bardem
|